Euskal Klasikoei buruzko lehen saio berezi honetan aurkezpena behar ez duten gure eszenako 13 musikariek beraien abesti kutunak aurkezten dizkigute: Gorka Urbizu, Gari, Aiora Renteria, Rafa Rueda, Iseo, Maite Mursego, Joseba Irazoki, Gaizka Insunza, Hannot Mintegia, Mikel Kazalis, Josu Ximun, Jurgi Ekiza eta Jon Basaguren.
Zarataka Euskal Herriko musika eszenari buruzko podcast bat da. Bertan, gure taldeen azken argitalpenak ezagutzen ditugu musikarien eskutik. Aurreko saioak gaztelaniaz aurkeztu dira baina noizean behin euskaraz programa bereziak prestatuko dira (gaur bezalakoa).
Youtube, Mixcloud eta ivoox plataformetan entzun daiteke programa osoa (ivoox-en deskargatu daiteke):
1. Gaizka Insunza > Anari - “Ametsen eraiste neurtua” / 00:40
2. Rafa Rueda > Physis versus Nomos - “Madarikatu zure adarrak” / 06:58
3. Hannot Mintegia > Mursego - “Iraganik gabeko emakumea” / 11:04
4. Aiora Renteria > Leihotikan - “Zu, Zu” / 16:11
5. Maite Mursego > M-ak - “Barkatu ama” / 16:48
6. Mikel Kazalis > DUT - “Haize Eza” / 24:04
7. Jurgi Ekiza > Negu Gorriak - “Itxoiten” / 28:22
8. Jon Basaguren > Petti - “Hitz Jarioa” / 33:54
9. Gorka Urbizu > 2ZIO - “Milesker bizitza” / 39:10
10. Josu Ximun > Oskorri - “Katuen Testamendua” / 43:34
11. Gari > Xabier Lete - “Nafarroa, Arragoa” / 46:53
12. Joseba Irazoki > Itoiz - “Hegal Egiten” / 54:14
13. Iseo > Mikel Laboa - “Txoria Txori” / 59:40
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.