Kerobiak hogei urteak ospatzeko "Konstelazioa" binilo bikoitza argitaratuko du
NoticiasKerobia

Kerobiak hogei urteak ospatzeko "Konstelazioa" binilo bikoitza argitaratuko du

Igone Franco — 07-04-2021
Fotografía — Kerobia (artxiboa)

Kerobiaren hogeigarren urteurrenarekin batera, abesti zahar-berri batzuk azaleratuko dira "Konstelazioa" (Y las Ardillas Mágicas, 2021) diska bikoitzean, bigarren LPak inoiz fisikoan argitaratu ez diren harribitxiak gordetzen ditu bere zorrotxoan.

Elepe formatu estetikoa aukeratu dute iruñarrek urtemuga ospatzeko, baliteke Maite Gurrutxagaren diseinuak duen pisuarengatik izatea neurri batean. Azalak eta bere negatiboa den kontrazalak alde bi dituen unibertso zirkularra osatzen dute; bien arteko konstelazioak mugimendua hartzen du web orrialdean, arretaz behatzeko irudikeria sortuz. Lehenengo albumak, Kerobiaren hamabi abesti enblematiko birmasterizatu gorpuzten ditu. Bigarren albumak aldiz, hondakinak, descartes, escombraries izenpean, gaur arte argitaratu gabeko hainbat kanta, diskoen eraketen azken hautapenetatik kanpo geratu ziren lanak, perlak, biltzen ditu. Aurrerapen single moduan,  "Materia Organikoa eta gainerakoak" (Y las Ardillas Mágicas, 2008) disko maketatik berreskuratutako "Tina Txikia" estreinatu dute.

Abesti-bilduma bat baino gehiago den lan honek edizio mugatuaren zigilua darama. Autoedizio lana den heinean, diska, ekoizpena eta salmenta-sistema taldeak kudeaturiko lana da; hortaz, eskariaren araberako eskaintza izango du tiradak. Udara arte online dendan eskuragarri egongo da erosketarako aukera eta bidalketa handi bi egingo dira maiatza eta ekaina hasieran. Nahasketa eta masterizazio lanak aurrera eramateko Aitor Ariñoren (Lorentzo Records) laguntza ezinbestekoa izan da, bestalde, Kerobiaren lagun diren GOR disketxekoek ere berea egin dute prozesuan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.