Glaukoma taldearen bideoklip berria: "Gure Kaiola"
NoticiasGlaukoma

Glaukoma taldearen bideoklip berria: "Gure Kaiola"

04-10-2017
Fotografía — Archivo

Talde gipuzkoarraren lan berria, "Kalima", argia ikusi zuen udaren amaieran. Orain, disko horren bigarren singlearen bideoklipa kaleratu du.

"Kalima" Glaukomaren hirugarren lana da, abuztuaren 31n argitaratua. Guztira hamahiru abestiz konposatuta dago, euskaraz nahiz gaztelaniaz eginda. Haien artean dago "Gure Kaiola", diskoaren bigarren singlea, eta bideoklip berriari izenburu ematen dion abestia. Urte honetako udaberrian grabatu zuten, Bonberenea Ekintzak gaztetxearen eta Kliska Produkzioak ekoizlearen esku. Grabaketa eta nahasketa Karlos Osinagak zuzendu zuen, eta masterizazioa Jonan Ordorikak egina dago. "Gure Kaiola" genero rolen aurkako kantu bat da, hip-hop eta reggae estilo musikalak konbinatzen dituena.

Diskoa hainbat modutan eskura daiteke:  2LP/CD edo CD formatu fisikoetan erosi ahal da, Bonberenean (haien egoitzan zein web orrialdeko dendan) edo Elkar etxearen edozein dendan. Baina ere deskargatu ahal daiteke, guztiz dohain taldeko kideen ekimenez, baita online entzun, hainbat plataforma digitaletan egongo da eta. Haiek dioten bezala, "ez da lan leun eta gozoa, lehor eta itsaskorra baizik, harea bezala" (Irakurri elkarrizketa osoa). Hala ere, musika horrekin dantzatu ahal daitekeela eta zentzazio onak transmititzen dituela gehitzen dute.

Hurrengo kontzertuen datak:

– Urriak 5, osteguna – Gaztetxe (Arrasate)
– Urriak 7, larunbata – Stage Live (Bilbo)
– Urriak 28, larunbata – Jimmy Jazz (Gasteiz)
– Azaroak 4, larunbata – Intxaurrondo KE (Donostia)
– Azaroak 10, ostirala – Lurrama Festibala(Biarritz)
– Azaroak 18, larunbata – Apolo (Bartzelona)
– Azaroak 25, larunbata – Beikozini (Ondarru)

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.