Pandemiaren ondorioz sortutako egoerak akustikora jotzera eraman zintuzten. Nolakoa izan da elektrizitatera itzultzea?
Akustikoan oso ondo pasatu begenuen ere, eta gertatu zaigunarentzat oso eskertuta bagaude ere, argi da eletrizitatera bueltatzea alimaleko plazerra izan dela. Musikalki noski, gure adn-a baita talde bezala, baina sinpleki horrek erran nahi zuelako egoera normalago batetara itzultzen ginela denok. Hori segituan nabaritu zen kontzertuan zegoen giroa eta bizitza ospatzeko gogoa ikusiz!
Bidean Vincent batu zaizue. Nola moldatu da taldera?
Modu oso natural batean. Gomitatu genuen akustirako, gure proposamena musikalki aberastu nahi genuelako. Felixek ezagutzen zuen aspalditik, elkarrekin jotzen zutelako Petit Fantome taldean, baita Vincent-en proiektuan (BOTIBOL) eta Felixen proiektuan (RÜDIGER). Segituan ongi moldatu da gurekin eta, bira akustikoa luzatu zene, oso lagunak bilakatu gira. Ondotik, elektrikora bueltatzean, animatu zen lehen kontzertuak bederen gurekin egiteko eta hor ere bikain pasatu genuen. Diskan parte hartzeko erabakia pixkat konplikatuaga zen., Horrek, alde batetik, diska oso bat prestatzea suposatzen zuen baita ondotik zetorren bira ere. Engaiamendu luzeagoa zen, baina geheigi pentstau gabe gauzak oso konkretuki tratatu ditugu. Erabakia hartu baino lehen, sinpleena zen lokalean elkartzea zenbait egunez eta gauza berriak probatzea. Hortik ikusiko genuen zerbait aterako zen ala ez, diska bat egitea aurreikusi genukeen ala ez. Beste behin gauzak oso ebidenteak izan dira. 4 egunez 9 kanturen baseak maketatu genituen eta iduritzen zitzaigun materia bazegoela diska bat egiteko. Orduan erabaki genuen diska lauron artean egitea. Dena etapaka egin dugu, modu lasai eta goxo batean, lehentasuna plazerrari emanez.
Diskoa zuzenean grabatu duzue: metrónomo eta kaskorik gabe, estudioan. Nolakoa izan da esperientzia?
Erran bezala, dena hasi da maketazio fase hortan. Hortik biziki animatuak atera ginen, bai kantuen ideiak eta baseak bagenituelako, baina baita ere 6 pista txiki batekin zuzenean grabatutako maketen soinuarekin. Oso basatia zen, oso zuzenekoa, oso antzekoa lokala barnean entzuten eta sentitzen genuenarekin. Diska grabatzeko prozesu berdina errepikatzen ausartu ginen. “Debekatuta” zegoen kantak etxean lantzea, salbu hitzak aintzinatzeko, noski. Beste aste bat finkatu genuen gauza berbera egiteko, baina oraingoan Johannes Buff-ekin mikroak kokatzeko eta sesioak grabatzeko. Kanta bat hartu eta momentuan lantzen genuen, laurok gela berean jotzen eta eztabaidatzen, gauzak probatzen, etab. Kanta osoa genuenean, zenbait toma egiten genituen eta beste kanta batetara pasatzen ginen. Aldrebesko prosesua izan dela erran daiteke, nolabait. Ez genuen zerbait bilatzen. Lokalean gertatzen zena grabatu nahi genuen eta horren gainean eraikiko genuen diska. Hastapenean ez genion aterik itxi gauzak gehitzeari, kitarrak bikoizteari, adibidez. Baina fite ohartu gira interesgarriena litzatekela gauzak ahal bezain gordin mantentzea.
Gizarte gaixoa deskribatu nahi izan duzue, labarraren ertzean gaude?
Labarraren irudia ez da egokiena, horrek ematen duelako gauzak oraindik ondo daudela eta momentu batean dena izorratu daitekela kolpe batez. Horrela ikusiz, begi aintzinean ditugun gauzak zinez erori ala izorratu arte, ez gira mugituko ezta aldatuko ere. Mundua ez da desagertuko. Ari gira eraikitzen mundu bat gero eta kaotikoa izanen dena eta nun desberdintasunak gero eta handiagoak diren. Badakigu beti berdinak izanen direla (eta laster izanen girela) horren biktimak. Krisi ekologikoa aipatzen badugu, aldibidez, ezin da itxoin horren ondorioak ikusi arte gauzak aldatzeko. Holako fenomeno luzeen ondorioak bizitzen direnean, haien kausak zuzentzeko berantegi da. Hortan datza zailtasuna. Komunitate bat bezala antolatu behar gira mundu mailan. Gauzak aldatzeko poterea dutenek haien ardurak ez dituzte hartzen, gutako bakoitzak gakoa duela sinestaraziz eta gu gaizki sentiaraziz. Bakoitzak egiten duena oso garrantzitsua da, noski, baina paradigma aldatu gabe ezin dugu gauza askorik egin.
Esperantzarako lekurik dago?
Bai. Bizitza da handiena. Mundua ez da desagertuko. Ezagutzen dugun mundua desagertzen ari da. Beharbada gu, gizakiok, laster desagertuko gira. Baina iduritzen zait aterabideak badaudela. Arazoa da hori egiteko alde batetik denok prest izan behar garela zerbait galtzeko, bizimodua aldatuz eta, batez ere, gutxi batzuk haien pribilegio handiak galdu beharko dituzte. Hau izanen da lortzeko zailena. Baina bai, segunduro gauza izugarriak, ederrak, eta eraikitzaileak gertatzen dira munduan!
“Ari gira eraikitzen mundu bat gero eta kaotikoa izanen dena eta nun desberdintasunak gero eta handiagoak diren”
Zer da mundua, bizitza, jostaleku ala infernu?
Kantuari erreferentzia egiten badiozu, osasun mentalari buruzko kanta bat bezala ikus daitekela ohartu naiz. Benetako gaixotasuna aipatzen ez badut ere, bederen aipatzen du obesioen eta pentsaera konpulsiboen arazoa. Oso ondo dago apasionatua izatea eta oso ondo dago ausnartzea persona hobeago bat bilakatzeko, baina ezin daiteke sufrimendu iturri bilakatu behar. Bizitza biziki interesgarria eta plazerrez betea izan daiteke, horretarako ikasten eta deskubritzen jarraitu behar da. Aldiz, nahi badugu guztia modu absoltuoan jakin, sufrimendura kondenatuko gara. Arbitrarioki zer den egia eta zer erabakitzea arriskutsua ere. Nire ustez dena ezin dugula jakinen onartzean dago gakoa, baizik eta plazerra bilatzen. Horrek balio du musikan, baita bizitzako arlo gehienetan ere, harreman personal eta intimoak barne.
Zer dela eta aukeratu duzue mandarina bat azalerako?
Diskaren lehen kantan dago erantzuna. Benetako bizipen batean oinarrituta dago. Tahitirako hegazkinean nengoela, pantailan Groenlandia gainetik pasatzen ari ginela ikusi nuen eta justu afaria eman ziguten. Postrea mandarina bat zen. Oso egoera absurdoa iruditu zitzaidan. Hortik abiatuz idatzi nuen letra. Hegazkin hortan dagoen norbaiten barne hausnarketak dira, kontraesanez betea, galdera ludiko eta metafisikoen artean kokatua.
Azala egiteko momentuan, Guillaume Fauveau argazkilaria etorrarazi genuen estudiora gure argazkiak egiteko. Aipatu genion mandarinaren ideia azala sinboliko bat egiteko. Elkarrekin erabaki genuen talde argazkiak diska barnean ipintzea eta promorako erabiltzea. Beregain hartu zuen mandarinaren argazkia egitea. Diskak musikalki zerbait freskoa dakar eta uste dugu azalak bat egiten duela freskotasun honekin.
Teklatuekin jolastea erabaki duzue. Nola sortu zen ideia? Bide honetatik jarraituko duzue?
Jendea ez da oroitzen baina Antologhy diskan teklatu bat bazen. Tabula Rasan ere gehitu genituen batzuk, Joseba Baleztenak joak. Zugzwang-en ere bai pare bat. Garrantzitsua da beti kantak eta diskak hobetzea. Elementuak gehitzea on egiten badie, egiten dugu. Baina Hala ere diskoarekin, fite ohartu gara diskaren interesa ahal bezain gordina geratzea zela, zuzeneko grabaketatik ahalik eta hurbilen. Garrantzitsua ikusten genuene soilik gehitu dugu. Adibidez, teklatuaren soinua gitarra batena baino aproposagoa ikusten genuenean. Vincent-ek zinez badaki teklatuak jotzen eta horrengatik ere sartu zen taldean akustikorako. Posiblea da, beraz, hurrengo kanta eta zuzenekoetan teklatu gehio sartzea. Ez diogu deus debekatzen gure buruari.
Tarte honetan Shorebreaker estudioa sortu duzue. Zer kontatu ahal diguzue leku honi buruz?
Johannes Buff Felixen anaia da eta aspaldi soinuaren munduan egiten du lan munduko txoko ezberdinetan. Duela zenbait urte itzuli zen Euskal Herrira eta besteen estudioak alokatuz lan egin eta gero erabaki du bere estudio proprioa sortzea. Justu 2020an izan zen. Kontzertu ugari blokeatu zitzaizkigunez okupazio eta proiektu ederra izan zen hortan laguntzea. Berarekin eraiki genuen estudioa eta orain estudioan bertan ensaiatzeko aukera dugu. Argiki Johannes-en estudioa bada ere, taldearen biltxoko eta lan tokia bilakatu da. Gainera beste artista ainitz gurutzatzeko eta ezagutzeko aukera ematen digu eta oso aberasgarria da hori musikari eta sortzaile bezala. Dimentsio kolektibo bat badu estudio horrek eta biziki eroso sentitzen gara bertan, familian. Beraz naturalki erabaki genuen diska bertan egitea Johannesekin eta biziki pozik gude bai prosesuarekin, baita emaitzarekin ere.
Zuen funtzionatzeko moduak taldean garrantzia handia izan du beti. 20 urteren ondoren erreza da horrela mantentzea? Fatalismotik aldentzera lagundu dizue?
Beti ikasteko eta hobetzeko dinamika batean gaude denok.Hau da gakoa ondo pasatzeko eta gure artean ondo egoteko. Bikote batean gertatzen den bezala, talde bezala saiatu gara urtez urte komunikatzen, lanak banatzen, elkarri konfiantza ematen eta kontrola ez mantentzen saiatzen. Horrez gain, gure sekretua da beti gauza berriak egitea eta sekulan ez rutina batean erortzea. Orain diska hau atera dugu eta espero dugu bira oparoa izanen dela, kontzertu ainitzekin, eta gauza, toki eta jende berri asko ezagutuko ditgula. Hurrengo etapa 2024era begiratzea izango da. Taldearen lehen kontzertuaren 20. urteurrena izango da eta hori ospatu beharko dugu!
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.