Diska berri hau, lau abestiz osatuta dago, eta narratiba amankomun bat daukate beraien artean. Casa Talisio-n ekoiztua, Jacobo Naya eta Urtzi Iza-ren eskutik. Orain arte taldeak argitaratutako EP-een osatuen eta arriskutsuena dela esan dezakegu; autotunearen erabilera gehitzen, bere soinuari buelta ematen dien egitura fresko eta ausartak erabiltzen, post-punk soinuak eta betiko freskura hori mantentzen.
Zer esanahi dauka "Ostabe Zuloan" izenburuak?
Abesti alaiagoak egiten ahalegindu ginen, baina iluntasuna eta tristurak aurre egin zion poztasun horri, berriz ere zulora itzuliz. Abestiak, beti izan ohi dira egunerokotasunean ateratzen ez dakizkigun gauzak kaleratzeko tresna eta horregatik beti bukatzen dugu zolo horretan. Egunerokotasunean ez gara ain tristeak.
Zeintzuk izan dira zuen inspirazio–iturriak diska hau sortzeko berritasunak kontuan izanda? Zergatik animatu zarete zuen estilo markatua aldatzera?
EP hau haurreko lanaren segida bat dela esan daiteke. “Nahiz eta jausi” diskoan ez genekien oso ondo norantza jo, soinuak nahasten genituen, baina elementu berdinekin beti. Lan honekin elementu gehiago izan ditugu konposatzerako orduan, honek emaitza ezberdin bat lortzea lagundu digu, baina oinarriak berdinak dira. Denbora asko igaro dugu batera eta hiruren artean talde berri asko ezagutu eta ikusi ditugu, honek inspirazio-iturri gehiagotara eraman gaitu.
Nola sortu zen lau abestiak narratiba amankomun batekin lotzeko ideia?
Abestiak egiten ditugunean letra beti da azkeneko gauza, lehenik melodiak eta gainontzeko elementuak lantzen ditugu. Abestiak letra gabe entzutean ibilbide antzeko bat ikusten genuen lau kantak segituan entzunda. Lehenik iluntasuna, alde egiteko nahiaz jarraiturik, ezinegona eta poztasuna deitu ahal diogun zerbaitekin bukatzen dugu.
“Denbora osoan gaude gauzak nahasteko gogoekin, behar izan ere badugu, arin nekatzen garelako gauzetaz”
Eta zuek talde bezala, Zer moduz sentitu zarete berritasunarekin? Nola eragin du autotunearen eta ahots distorsionatuen erabilerak zuen soinuan? Erabaki ausarta izan da.
Autotunean eta ahots distortsionatua beti izan dira gure musikan, baina adibidez vocoderra edo efektuak beste modu batera lantzea bai izan dela berritasuna. Denbora osoan gaude gauzak nahasteko gogoekin, behar izan ere badugu, arin nekatzen garelako gauzetaz. Elementu berriak beharrezkoak dira guretzat ondo konposatzeko, hurrengo abestiak sortzen hasten garenean seguruenik konposatzeko modua aldatuko dugu eta beste zerbait sartzen ahalegindu, deseroso sentitu, betikoan ez jausteko, hori bai autotunea ez da desagertuko, beti izan dugu eta betirako izango da.
Zein abestik erakusten du hoberen lan honen berrikuntza eta nortasuna zuen ustez?
Agian “Putre grisen menpe” abestiak, laburrena da, elektronikoagoa, ez ditu ohiko elementuak eta ahotsa beste modu batean tratatuta dago. Gutxi falta izan zen kanpoan geratzeko eta ez grabatzeko, eskerrak Jaco eta Urtzi izan genituen gurekin bultzada bat emateko eta abestia bukatzeko. Ahotsaren potentziak eta honek sortzen duen sentsazioak taldearen nortasuna mantentzen du.
Zuen ustez, zer ongietorria izan du formatu berri honek? Zer ideia duzue diskoa aurkezteko? Bira bat egingo duzue aretoz areto?
Abestiak lau bideoklipez lagundurik daude, Maitane Camposek gure abestiak irudietan plasmatu ditu, lana askotaz hobeto ulertzen dela uste dugu bideoen laguntzarekin. Lana Bilboko Sarean gunean aurkeztu genuen, hiltzaldi txiki bat eta proiekzio batekin, honen ondoren aretoak etorriko dira. Bagaude lanean Euskal Herritik bira bat egiteko eta horrez gain dataren batzuk izango ditugu estatuan zehar. Momentuz Donostia, Gasteiz, Bilbo, Bartzelona, etab. Izango dira aurkezpen biran. Bueltatxo bat ematen ari gara zuzenekoari.
Zerbait gehiago gehitu nahi duzue zuen jarraitzaileei edo "Ostabe Zuloan"-en inguruan?
Berriz ere formatu fisikoa egin dugu, Julen Alberdiren laguntzarekin eta bertan B aldean abesti gehiago sartu ditugu, soilik biniloan izango direnak. Euskal Herriko beste musikari batzuekin batu gara eta gure abestiei buelta bat eman die. Lau abesti izan arren, lan izugarria egon da atzean eta oso pozik gaude emaitzarekin, taldea eta proiektua beste modu batean ulertzeko balio izan digu EPak.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.