Disko berria, Japoniako bira… nondik ateratzen duzue energia geratu ere egin gabe aritzeko?
Musikak eta jendeak ematen digu energia. Txikitatik maite izan dugun zerbait da, kostatzen zaigu gure bizitza musikarik gabe imajinatzea.
Bikoa izateak halako kontuak erraztuko ditu, ezta?
Bere gauza onak eta bere gauza txarrak ditu, bikote bata gara, baino gure erlazioan beste hamaika pertsona sartzen dira gure ohean… Probatu, reviltaliza mucho la pareja, jejeje.
‘De Un Pueblo Llamado Agurain’, herriari beti erreferentzia eginaz, baina herriko musika eszena historikotik urrun beti.
Joan eta etorrian beti. Herria hitza, batez ere herri batean bizi ez direnek, aldez aurretik pentsatutako hainbat ideiekin lotzen dute. Herria eta bere kultura mugimenduan dauden zerbait dira, ez da sekula zerbait estatikoa izan.
Bion artean ekoitzi izan duzue orain arte guztia, elementu berri bat gehitu diozue ordea oraingoan ekuazioari, Mikel Irazoki. Erreza izan da berarekin lan egitea?
Bai, es un capo de la música. Bere irizpide musikalarekin eta norabide musikalak negoziatzeko erarekin geratzen gara, baina hori ezin da hemen kontatu…
Disko honetan intentzioa zer izan da, jolas egitea?
Disfrutatzea eta musikari merezi duen denbora eta garrantzia ematea.
Estilo aniztasuna nabarmena izan da beste behin ere, baina bada abesti bat, ‘Tirikitrauki’, bachata bat dena. Beno bachata… Ska eta electro musika ere batzen zaizkio. Norena da ideia zoro hau?
Beñatena, bachata zalea da, le va el rollito baile social.
Kolaborazioak ere izan dituzue diskoan. Nola hautatu dituzue oraingoan eta zein izan dira arrazoiak?
Musikak agindu ditu kolaborazioak, eta guk hori gertatzeko deiak besterik ez ditugu egin.
“Beti izaten da erronka show berri bat martxan jartzea. Erronka hori da gu gehien motibatzen gaituena”
Adinaren kontuak aipatzen dira hainbat kontutan, egunerokoak, baina ‘Otsaportillo’ abestian 36ko gerran gertatutako zerbaiti egin diozue aipamena.
Gerra hartan gertatutako istorioek denborarekin eta adinarekin konexio handia daukate. Historia ondo ulertzeko urteak behar izaten dira. ‘Otsaportillo abestian kontatzen dugun istorioa eguneroko batetik ateratako kondaira bat da, etxean eta herrian betidanik entzundako benetazko kondaira bat.
Aretoetan hasiko zarete disko aurkezpenarekin. Polita izango da, baina erronka ere bai, ezta?
Beti izaten da erronka show berri bat martxan jartzea. Erronka hori da gu gehien motibatzen gaituena.
Aurreko diskoa aurkezterakoan argi-diseinuarekin buelta bat eman nahi izan zenioten guztiari. Zer espero behar dugu oraingoan?
Eguzkitako betaurrekoak eraman, no es broma.
Zuek hala ere, zer nahiago duzue, aretoetan jotzea edota plaza beteen aurrean egotea?
Aretotako kontzertuak onenak dira jendeak kontzienteki eta aldez aurretik bere dirua eta denbora horretan inbertitzea erabaki duelako.
Hau diot, zuek Euskal Herriko plaza asko hankaz gora jarri dituzuelako. Publikoarekin hartu-eman polita daukazue. Nola bizi duzue zuen baitan hori guztia?
Herriak laguntzen gaitu hori guztia barneratzen. Erosketak egitera etxeko zapatilekin jaisteak asko laguntzen du, adibidez.
Behin aretoak bukatzean, plazetan ikusiko zaituztegu? Uda honetan dantza asko egiteko prest, ezta?
Jendeak erabaki dezala, momentuz aretoetako kontzertuetan fokatu dugu gure energia guztia.
‘Ronkola’ zuen buruari ere esango diezue, baina plazetan ikusten al duzue oholtzatik nola sortzen diren ‘nahasketa’ berriak? Hau da, ‘Tirikitrauki’-rik ikusten al da?
Sekretua da, kontzertuetan kontatuko dizuegu 😉
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.