Bonberenea Ekintzak: 20 urteko abentura diskografikoa
Entrevistas

Bonberenea Ekintzak: 20 urteko abentura diskografikoa

Reuben Weedianaut — 05-09-2022
Fotografía — Bonberenea (artxiboa)

Bonberenea gaztetxea 1997-ko abenduan jaiotako espazioa da, kultura eta autogestioa sustatzen duen mugimenduaren etxea izan delarik 25 urtez. Denbora honetan, proiektua hainbeste arlotan hazi da: bi eskenatoki, skatepark bat, txaranga, irratia, grabazio estudioa… baita etxeko garagardoa ere bertan egiten dutelarik. Baina horien artean, Bonberenea Ekintzak disketxea litzateke aipagarriena.

Aurten 20 urte bete ditu bere lehen argitarapenak (100 erreferentzitik gorako kontua gaur egun, liburuak eta DVD-ak barne) eta urteurrena aitzaki, Patxirekin kontaktuan jarri gara bere hitzetan jardunbide honen laburpentxoa helarazi gaitzan. Hementxe emaitza:

Kontaiguzue pixkat nola jaio zen Bonberenea mugimendua 1997an, nortzuk eta ze helbururekin sortu zenuten?
Bonberenea Tolosan zeon kultur eskasiagatik hasi zen. Ikusita ez zegoela ez kontzerturik, ez ensaio lokalik, etab. eta udalak ez zigula jaramonik egiten, orduan okupatzea erabaki zen musika talde eta kolektibo ezberdinen artean.

Gaztetxeak 25 urte egingo dituelarik, nola suertatu zen Bonberenea Ekintzak disketxea mugimendu horren barnean sortzea? Nortzuk dira bere partaideak gaur egun?
Kasulidadez hasi ginen. 23 taldez osatutako bilduma bat egin genuen, 2002 urtean kaleratu zena, “Oztopo Guztien Gainetik”. Hau izan zen aurreneko pausua eta gero, etxean txertatuta zeudenen taldeak kaleratzen asi ginen, jakinda krisi haundia zegoela musikaren sektorean. Disketxe ugari itxi ziren urte haietan eta horren ondoren hoberena Bonberenea Ekintzak plataforma sortzea izan zen. Bost eroren artean kudeatu izan dugu guztia: diseñua, bideo edizioa, promozioa, banaketa eta fabrikazioa, nahiz ta momentu batzuetan jende gehio elkartzen garen beharren arabera.

Grabaketa estudioa ere baduzue etxearen barne, horren beharra ikusi zenuten behin disketxea abian egonda, ala bertan egindako grabaketei aterabidea emoteko sortu zen Bonberenea Ekintzak?
Lehen esan dizudan bezala, bilduma bat grabatzeko elkartu ginan eta ez genuen pentsatu lan gehiok ateratzea, baiña batak bestera eramaten zaitu, ta diskak grabatzen bukatu genuen.

Bertan grabatutako diska guztiak zigiluan argitaratzen dituzue, ala taldeek aske dira zerbitzu horrekin beste argitaletxe batera jotzeko?
Bonberenea Ekintzak-ek beti saiatu da argitaratzen dituen lanak etxean eginak izatea, baiña grabaketen inguruan denetik egin dugu.

Aipagarria iruditzen zait ez dituzuela koediziorik ateratzen, horretarako arrazoia zein da ba?
Bai, ala da. Guk etxean egiteari ematen diogun garrantzia horrek, guretzako balio haundia du.

Zein da Karlos Osinaga-ren ekarpena disketxearen bi hamarkada hauetan? Posible lirateke bai estudioa eta bai zigilua bere irudirik gabe?
Bai, egia da, baina gu talde bat gara, eta denen artean egiten dugu. Egia da ekarpen haundia eman diola etxeai bere lanak, baina jolasa ofizio bihurtzen denean… Jejeje.

Zein aipatuko zenukete 20 urteotan momenturik onena bezala? Eta txarrena?
Ba onena, talde batzuekin sekula ez nuen pentsatuko disko batzuk egingo genituenik, eta txarrena, taldeak desagertzen direnean.

100 erreferentzi baino gehiago kaleratuta, zeintzuk aipatuko zenukete zigiluaren oinarrizkoenetzat edo zeintzuk laga dute markarik haundiena zuen ibilbidean?
Bonberenea “Oztopo Guztien Gainetik” edo “Aspalditik Gatoz Eta Urrutira Goaz” bildumak, Bonberenea “Suffle” edo “Éclair” DVD-ak, Bonberenea Txaranga-n diskak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Anestesia, Deabruak Teilatuetan, Ama Say, Zea Mays, Kashbad, Sofa, DENA, ABEREH, Arima, Rodeo, Joseba Irazoki & Lagunak, Petti, Elle Belga, Modesto Newhouse, etab.

Bizpahiru esalditan, nola laburtuko zenituzkete 20 urte hauek eta zuen jardunbidea orokorrean mugimenduaren barnean?
Ilusioz, pasioz bizitu dugu. Lan asko egin da 112 errefentzia aurrera ateratzeko, eta gogotsu gaudela aurrera egiteko mundu ilun honetan, konpromisoa eta autogestioaren bitartez.

Zein da Bonberenea Ekintzak-en etorkizuna? Planik edo iragarpenik gurekin partekatzerik bai?
200 diska baiño gehiago grabatu dira etxeko estudioan. Plana, betiko martxan jarraitzea. Talde txikiei bidea irekitzen lagundu eta indarrak batuta bidea egiten jarraitu. Okupazioa, autogestioa eta auzolana!

Aipatu gabe gelditu den ezer gehitu nahi al duzue?
Bonberenea Ekintzak 20 urte! Bonberenea 25 urte! Bizirik! (1997-2022)

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.