“Hasiera batean, taldea eskenatokian lan hori ez defendatzeko asmoarekin sortu zan”
EntrevistasBananas

“Hasiera batean, taldea eskenatokian lan hori ez defendatzeko asmoarekin sortu zan”

Reuben Weedianaut — 15-11-2021

Estatu mailan, screamo talde gutxi topatu genezakeen Viva Belgrado-ren estanda aurretik. Beraien artean, onen(etariko)a (eta bakarra geure hizkuntzan) Yaw izan ziren. LP bakarrarekin (“Malda”, 2013), hardcore doinuen maitaleen artean gurtza sendo bat sortu zuten (askok gogoan dute beraien kontzertu mitikoa Deustuko Gazte Lokalean Oathbreaker-ekin batera) bost urte ingururen buruan desagertzeko.

2018an, eskukada zale ohartu ziren Bananas izen xelebreko taldearen agerpenaz. Kasete formatuan bakarrik argia ikusi zuten bost abesti ezin freskoago eta gero (“Azal Bat Urdiña”, Crystal Mine, 2018), agertu bezain azkar desagertu ziren. Baina ezin ukatu garraxi eta letra hain berezi hoiek Gartxot-en garun ta eztarritik zetozela. Diska berri batekin berragertu dira brote pandemikoa bailira (“Garun Ta Eztarri”, 2021), eta aitzaki horrekin, abeslari eta letragilearekin xolasalditxoa izan dugu beti plazer den maisuki jorratzen duen euskera horretan. Hemen jasotako hitzen uzta.

Hasteko, nortzuk zarete Bananas ta nondik zatozie?
Bananas gera, oraintxe bertan, bost pertsona. Hasiera batean bost ginan, baino Rubén ez da egon bigarren kaleratze honetan. Hasi ginan Adrenalized taldeko Iri, Madeleine taldeko Itzal eta biok, eta gero talde askotan ibili dan Xabi Arratibel eta Cohen-eko Rubén. Hor juntatu ginen pixka bat 2018an bakoitzak bere proiektuak funtzionamenduan zeukalarik, Touché Amoré estatubatuar taldearen “Stage Four” diskazua entzun genun denak, gustatu zitzaigun eta erabaki genun horrelako antzeko zerbait egitea. Nik esango nuke bakoitzak bere taldean ya zetorrela pixkat egurra ateratzetik baina hau izan da fusio bat, fusio moduko bat bakoitzak zetorren toki hoietatik leku komun bat bilatzera. Hasieratikan planteatu zan inolako, ez dakit nola esan, biderik egiteko asmorik gabe, hau da: bost abesti egingo ditugu, grabatuko ditugu lokalean eta let’s go. Pixkat intentzio horrekin, ez gero hori entsaiatu eta zuzenean jotzeko intentzioarekin. Hori izan zan 2018an, atera genitun kopia batzuk kasetean eta igo genun gauza guztiak bezela sareetara, eta bueno, espera txikia baino nahiko erantzun positiboa jaso zuen eta gu oso gustora geratu ginan. Eta gero ba, esan dizudan bezala, beste taldeen dinamiketan eta bakoitzaren bizitzaren tarteetan, hiru urte beranduago eta pandemia medio, aurkitu dugu berriz tartea juntatzeko dena. Kasu hontan Adrenalized-eko Ander dago Rubén-en ordez, baino bi guitarrak jarraitzen dogu eta batze horren ondorioa izan da oraintxe bertan atera dogun “Garun Ta Eztarri”, orain bai diskoa. Aurrekoak bost abesti zeuzkan, ba honek zortzi. Ya ez dakit zer dan EP bat, zer dan disko bat, baino aurrekoa ziran bost abesti eta oraingoan dira zortzi. Ordun pixkat hori da, nik esango nuke bai dala beste proiektuek uzten ziguten tarteetan egur pixkat egiteko intentzio xumearekin sortu dan side-project hoietako bat. Orain ere animatu dira zigilu batzuk biniloa ateratzeko eta egia esan ba pozik gaude, ez? Xumetasunetik egindako zerbait baino guretzako ere potentea dana, ta gozatzen ari gea, egia esan. Ustet hori dala más o menos.

Kuriosidade hutsetik, nondik dator zuen izena?
Esango nuke, gaur egun sortzen diran gure edadeko sateliteok dauzkagun horrelako txorraden munduan. Zailena izaten da hasieran izen bat lortzea, ta ez naiz gogoratzen, baina nik ustet izan zala “nola deituko gara?”, “¿cómo nos vamos a llamar?”, horretan norbaitek botako zun eta ya está. Ez dauka, edo igual bai eta ez naiz gogoratzen, baino ez dauka beste munduko azalpenik. Bere garaian ere Madeleine berarekin horrela egin genun, “a ver, nola deituko gea?”, telebistan Madeline neskato hori galdu zan, gero denborarekin ikusita begira ze tragedia, baino da momentuan jotzen dezu inguruan daukazun iturriei, izan notiziak, izan zure txorakeriak buruan… ta Bananas-ena izan zen hori, grazia egingo zion norbaiti, edo lauri, edo bostei, eta vaya…

Portada ikusita, diska berriaren kontzeptuari buruz zer esan dezakeguzu?
Nik uste det gustatzen zaigula bostoi, bakoitza bere aldetik baina beren proiektutan ere bai, jokatzea beti, ez dakit nola esan… Nik uste det kontzepturik ez dagola, kontzeptua, ni behintzat letragile eta kantari bezela, kontzeptua beti da existenzialismo hori. Nola bizi geran, barne mundua… Sentimendu hoiek, eta beti hori dago asoziatuta kolore ilunarekin, lugubreekin, eta bueno, gustatzen zitzaigun, barruan badago sentimenduen kolekzio bat, askotan sakonak, mingarriak, aurnasketara bideratzen dutenak... prosezu hori ere bai da koloretsua eta neri gustatzen zait barruan mami ilun-argi horrek daukan zerbaitek azalean eukitzea horrelako collage bat. Azkenean ideia izan zan Ander-ek egitea, ibiltzen dala diseinu munduan, collage-arena Iri-k proposatu zuen oker ez banago, eta hor ideia izan zan ba, bai abestietan aipatzen diran figurak, izan zaldi bat, izan ibai bat, izan hirugarren postua; eta gero ere bai, grazia egiten diguten gure bizitzako elementuak: izan Txiribiton bat, Super Bat Kluba, tabakoa, Grammy batzuk, guk broma daukagulako diskak ez ote duen Grammy Latino-a irabaziko… Badakizu? Horrelako talde barneko bromak eta denak pixka bat kolore argi hoiekin nahastuta ere. Ez dakit intentzionalki, baina sortzeko ere txoke hori, barruan dagoen eduki ausnarkor ilun eta kanpoan dagoen azal argitsu horrekin. Neri asko gustatzen zait.

Euskararekin jokatzen duzun modu hori oso berezia egiten da zure taldeak entzuterakoan.
Nik beti esaten det, badaude musikaren munduan instrumento bati atxikita dagoen jendea, entzulearentzat dinot, edo instrumentu batetikan ikusten duela bere kreatibidadea garatzen, eta neri pasatzen zait kantuan eta hitzekin. Nere bi herramientak hoiek dira, gustatzen zait aldaera ezberdinak erabiltzea adibidez ahotsean proiektatzean. Batez ere gustatzen zait hitzei ahalik eta mami gehiena ateratzen. Gustatzen zait fonetikarekin jolastea. Gustatzen zait euskal fonetika ohiko hoiei pixkat buelta ematea eta saiatzea mezu, ez dakit anitza dena, originala ere ez, baino… Nik ikusten det esaldi bat riff bat bezela, eta esaldi bat izan daiteke jada entzun dituzun mila riffen antzekoa edo esaldi bat izan daiteke berria egiten zaizun originalidade puntua daukana. Gauzak beti datozte nunbaitetik, nik ez det ezer asmatu eta ez naiz ezerren eredu, baino nik ematen diot hitzen joko horri garrantzia eta nik hor disfrutatzen det gehien. Hau da: silabak muntatzen, errima arraroak egiten, inkluso batzutan hitzak ere asmatzen eta neretzako hizkuntzan dago espresiorik haundiena. Nere iritzi pertsonalean, ez talde bezala.

Zergaitik Corsario Studios eta Lolo-rekin grabatzeko erabakia? Gauza onak besterik ez ditut entzun berataz.
Hori azkenean da zirkunstanziala ere zentzu onean. Adrenalized-ekoek daukate hor lokal bat non haien grabaketak egin dituzten urtetan zehar, Lolo gainera Adrenalized-eko partaidea da, nik ustet badakiela ere bai, nola esan, neurria hartuta diola. Bai Iri-ri, bai Tejas-i kasu honetan. Iri eta Tejas ere oso ondo moldatzen dira beraien gauzak horrela grabatzen lokalean. Izan da oso etxeko prosezu bat bezela: lokalera jun, gauzak piztu, probak egin eta lokalean bertan grabatutako gauza bada, lokalean bertan nahasten du Lolo-k. Ta nik uste det zirkunstantzialki, gertutasunagatik eta laguntasunagaitik egindako hautu bat dala eta nik uste det ere taldearen proposamenari eta barnean daukagun dinamikari ere zentzua ematen diona. Azkenean gertuko dan zerbait egitea gertukoekin ere, hala esango nuke. Eta biba Lolo bai, Lolo da el mejor.

Nola suertatzen da Viva Belgrado-ko Cándido-rekin kolaborazioa eta nolatan euskaraz ere?
Azkenean, ez dakienak baino gu badaramagu gure taldetan hamarkada bat baino gehiago jotzen eta Viva Belgrado bada bide horretan aspaldi ezagututako talde bat, sentimenduak ohiuen bitartez transmititzen dan estilo honetan, ez dakit zelan deitu, atzean paisaje gogor edo lasaiagoekin, deitu screamo, deitu post-hardcore, deitu pizza jamón y queso, ez zait ajola. Bide horretan bada Viva Belgrado, neretzat esango nuke, eta guretzat ere bai, erreferentzia bat. Guk zortea daukagu laguntasun haundi bat daukagula, talde bezela eta maila indibidualean ere bai, eta bueno, bera oso zalea zan Bananas-en lehenengo “Azal Bat, Urdina” EP horrena, eta esan genuen: “Cándido-ri esaten badiogu zerbait egiteko?” Eta nik argi neukan, eta ez da hemen euskera gutxitua den hizkuntza izanik, ez nabil ere horren aldarri bat egiten, eh? Baino bai iruditzen zitzaidan kantatu behar zuela gure sentimendu hori garatzen duen hizkuntzan. Esperimentu hori oso oso interesgarria egiten zait. Azkenean hemen komunikatzeaz ari gera, sentimenduak, ez dakit mezuak, ez dakit aldarriak, baina komunikatzeaz ari gera, eta nik bihotzetik hain gertu sentitzen dudan zerbait, nik nahi nuen berak bihotzetik gertu sentitzen zun hizkuntzan egitea, hau da, berea, gaztelania kasu honetan, eta berak bialdu zidan eskeini genion zati horretan zer esan nahi zuen, oso polita zala gainera gazteleraz, eta nik egin nuen normalean egiten dudan hori: itzulpen bat egitea, bertsiotan egiten detena, fonetika errespetatuz esan berak esaten duen hori. Eta bera animatu zan eta zurea ez dan hizkuntza batean ematen dio, nola esan, joku abentura puntu bat, eta neretzako estetikoki, norbaitek esan dezake hain potentea ez dela, baina neretzako da oso barne prosezu interno eta laguntasun baten oinarritutako prosezu horren emaitza. Eta nik egin nion esan dizudan bezela: ba deskribatu esanahi hau, audioak bidali, hau horrela esaten da eta gero bueno… berak ere bere modura egin du eta nik badakit ere izugarri landuta hor zetak, eta gauzak… beti dago hobetzeko zerbait, baino utzi degu lehenengo bidali ziguna berari atera zitzaion bezela. Hori iruditzen zait dala bai ulermena, bai beste edozein aldagai baino inportanteagoa: berak eskeini zula bere burua hori egiteko, gustora sentitu zala, eta ba neri imaginatu, Cándido gure abestian izatea, nik hemen gelan edo lokalean idatzitako hori euskeraz botatzen entzutea, ba imaginatu dezakezu ze poztasuna dan.

Askorentzat, Yaw estatu mailan egon den screamo talderik onetarikoa izan zen, ta askok ere beraien oinordekotzat zaituzte. Zer esan dezakedazu eszena txiki-txiki horretan ematen den iritzi hontaz?
Ulertzen det, ni ez naiz oso… Nik maila pertsonalean hitzegingo det, ezin det beste lau kasuen iritzirik eman, ordun hau da nire iritzi pertsonala. Nik bastante naturalizatuta daukat bizitzan gauzak pasatzen dirala, gauzak bere denbora dutela, eta nik ez det ikusten Bananas Yaw berri bat bezela, hasteko Yaw izan zalako Yaw osatzen genuen lau pertsonen lehenengo taldea, eta gaztetasun eta pasioz beteta zegon hasiera horren ondorio bat, hemezortzi-hemeretzi urtekin, eta zuk jakingo duzun bezela, ba bizitza pasatzen da, etortzen dira declaración de la rentak, jendea enamoratu egiten da, hamarkadak pasatzen dira, jendeak semeak eukitzen ditu, eta bizitza pasatzen da. Ordun, nik ez det ikusten perspektiba horrekin, screamo mailan Yaw zen estatuko ezdakizer, ta ez. Guk egin genun barruak eskatzen ziguna, eta proiektu hori bukatu zan bizitzak hala nahi zuelako eta motibazio hori ez dakit ez den, baina bai, ba bueno, azkenean bukatu da, amistosoa, de puta madre, lagunak gera, batzuk taldeak dauzkagu oraindik ere elkarrekin… Ordun, nostalgia onenarekin begiratzen det, eta Bananas-entzat ez hor inoren ondorengo izatera, ez ezer. Bananas ere da: bizitzak jarri gaitu 2018 batean, bost lagun, abesti batzuk sortzeko nahiarekin, eta punto. Neretzako hor hasten da ta hor bukatzen da. Gero ya jendeari zer iruditzen zaion, jendeak zerekin konparatzen duen eta hori, neri pixkat etzait ajola. Ez det sentitzen hori neregan, adibidez, estiloa ni baldin banago kantatzen Yaw-en egiten nuen antzeko, eta gainera ni naiz mezua sortzen duena, kasu hontan idazlea, ba sentitzen det. Yaw faltan botatzen duen norbaitek ba Bananas-en aurki dezake arrasgune txiki bat, antzekoa den zerbait. Baina ez dago intentzio horrekin eginda, ezta gutxiago ere, eta ez dago inungo eredu edo estatu mailan talde onena izateko intentzioarekin, ezta gutxiago ere. Nik dena askoz naturalago sentitzen det, ez diot hainbeste buelta ematen. Hori ginen. Yaw-ren kasuan nik uste denok daukagula izugarrizko oroitzapen onak. Azkenean inozentziatik jaio zen gauza batek zer formatu zun, ze txokotara eraman gindun, ze laguntasun egin dizkigun, gaur egun ere mantentzen diranak, begira, zurekin hitzegiten ari naiz orain. Neretzako da gehiago sekuentzia humano bat, sekuentzia estilistiko edo Top 10 edo ezdakizer bat baino, ez dakit esplikatzen naizen…

Orain Viva Belgrado-k eszena ankaz gora utzi duela hainbeste arlotan, uste duzue Bananas-ek bertan bere txokoa topatu dezakela?
Nik ustet zerbait egiten badezu barrutik, barruan mezua dezulako, txoko hori ya badaukazula. Guztia jendearen asimilazio eta iritziak dira. Nik uste det txoko bat badaukagula sormenaren munduan egin degulako lan bat, landua eta kaleratzea lortu dogulako, eta horrek ya ematen dio zer esan bat. Gero, aipatzen dezun Viva Belgrado, edo beste edozein talderen zaleren batek, aurkitzen badu geltoki polit bat Bananas-engan hori kontsumitzeko ta hori disfrutatzeko, eta jendeak hala ebatzi du eta hala pasatzen da kasu batzutan, biba hori. Viva Belgrado. Biba bizitza. Baino, es que nik ikusten ditut gauzak askoz sinpleago. Ez det ikusten, berriz diot, inork ireki dun bide bati jarraitzen ari gerala, ez iraganeko talde baten bestigio modukoa dala… Egin ditugu bost abesti estilo batekoak, arrazoia daukazu, igual estatu mailan hainbeste ez dala ematen, euskera bezalako hizkuntza batean gutxiago, eta gainera ni lehen neukan talde baten bezala, eta zuk esan dezun guztian arrazoia dezu, baino nik ez det horrela sentitzen. Neretzako inportantea da abestiak sortzea, norberak sortzen dituenak gertuko sentitzea abesti hoiek, eta bidean beste norbaitek gertuko sentitzen baditu eta hala sortzen badegu unidade humano bat eta sentimenduena, hori da neretzako helburu nagusia. Beste guztia da ondorioa, ta ondorio hoiek ez dira inoiz aurretik diseinatutako ondorioak. Oso prosezu naturala dela uste det nik.

Ze garrantzi ematen diozue zuen lehen diska Aloud Music bezalako zigilu batean ateratzeari, aipatutako Viva Belgrado ere bertan daudela?
Igual ni ez naiz onena hor erantzuteko, zergatikan naiz formatu fisikoaren fanaren kontrakoa. Ez daukat ezta nere taldeena, eta urteak daramatzat gauzak kaleratzen. Igual besteek hobeto erantzungo lizukekete baino, esango nuke zigiluen arteko elkarlana dala ere, azken urteotan bakoitzak maila indibidualean eta taldetan egin duen bide humano horretan lortu diran laguntasun hoiek kasu honetan izan duten ondorioa. Bidai luzea eta zigilu askoren elkarlanen kaleratzea. Aloud izan daiteke kasu honetan, badirudi lehen aipatu dezun klasifikazio moduko hoietan estatu mailan badala ente bat izen bat daukana, prestigioa daukana, ta ordun esango nuke ohorea badala Aloud-en egotea, beraiei gustatzen zaielako. Baina ohorea dan bezela Aloud baino ez hain sona handia duten beste zigilu hoien babesa jasotzea. Babesa azkenean da humanoa. Euki dezakezun izen, baliabide edo estatusaren gainetik, azkenean Aloud bezain beste gizaseme askoren babesa eta esfortzua dago atzean. Eta hori da azken urteotan egindako bidearen ondorioa. Nik horri bai ematen diot izugarrizko garrantzia. Atzera begiratu, eta bidean ezagututako jende horrekin egin dituzun loturen ondorio bat izatea adibidez horrelako lan bat erkarlanean kaleratzea. Hori bai da lorpen polit bat. Gero ya, aukerak emango dizkizun Aloud-ek izan dezakeen irismenaren harira, jende gehiagok entzun zaitzan edo ez, galdu egiten naiz, ez dakit. Ondo iruditzen zait.

Zer dakarte Bananas-ek euskal eszenara Adrenalized edo Madeleine bezalako taldeek eskeintzen ez dutenik?
Nik ustet ezer. Ez dakargu ezer. Sentimendu batzuei forma eman eta taula gainean, edo ez, edo abesti formatuan egiten ditun edonork, nik ustet zeozer bakarra eta berezia sortzen duela. Guk ez daukagu ezer beste jendeak daukana edo ez. Gu gera gu, saiatu gera ilusio itur bat ematen bost pertsonen artean, lortu degu, eta guk daukagu saiakera. Beste talde guztiek bezela eta ya está. Eta nahi badezu erantzun bat, ba ez dakit, talde izen exotiko bat, igual. Jajaja… Hori ez daukagu... Jajaja… Ez dakit, ez det uste ezer daukagunik berezia.

Inoiz taularatu ez den talde bat izanik, ze asmo dituzue hemendik aurrera kontzertuen aldetik?
2018an batu ginen eta argi geneukan zuzenean ez jotzeko proiektu bat zala, nahiz eta ni pertsonalki zuzenekoen oso zalea naizen, bai publiko bezela bai eskenatoki gainean, baino hasiera batean hala sortu zan taldea. Eskenatokian lan hori ez defendatzeko asmoarekin. Gero pandemia etorri danean, olatu kreatibo horri forma eman eta disko bat egin dogunean, nola ez, sortu dira zuzenean jotzeko grin hoiek, eta nik ustet zerbait egingo dogula etorkizun ez oso urrunean. Baino nik, eta hau ere suposatzen det taldean pixkanaka hitzegiten joango gerala, hau iritzi pertsonala da, nik ikusten dut Bananas oso CDan kontsumitzeko zerbait bezela, eta egunen batean eskenatoki gainean zerbait pasa baldin behar bada, gauza oso puntual bat bezela. Eta horren arrazoiak pertsonalak dira, nik ustet momentu bateko espresio oso puntuala dala, eta neretzako maila pertsonalean oso katartikoa eta oso exijentea, bai fisikoki eta batez ere psikologikoki. Ordun, egunen batean zerbait pasatu behar bada, nahiko nuke izatea gauza bat oso puntuala, ez naz ikusten eskenatoki batean gainean hau hiru egun segidan defendatzen, Donostin, Bilbon, Arrasaten, Lleidan eta Zaragozan. Ez naz ikusten, ez dakit zergatik. Ikusten det oso festa emozional puntual bat egiteko gogoa igual badaukagula buruan, baino hori, gertukoekin, gau berezietan, ez det ikusten hau birak egiteko talde bat bezela, ez det hala sentitzen nik, baina bueno, hasiera batean oso argi zegoen hori horrela izango zala, orain diska berri honekin goratu dira pixkat ere eskenatokian defendatzeko grin hoiek, baina nik ustet pixkanaka, lasai, eta zentzuz jokatuko degula lan berezi hori emateko bere eskenatokiko kabu hori momentu puntual batean, eta ya está. Baino bueno, hori nere iritzi pertsonala da, igual nahiz eta hau adostuta dagon, beste norbaiti galdetuko bazenio, esango lizuke “ostra, ba ni jungo nintzake hiru aste egunero jotzera por ahí!”, eta hori ere zilegi da. Nik nere iritzia eman dizut. Hori da printzipioz dana, baino bueno, ea ze modutan bizi gean, gauzak nola aldatzen diran, eta batek daki.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.