Zumaiako Voltaia taldeak argitaratu berri du stonerpunk eremuan murgiltzen den diskoa: "Erortzen". Iradokitzailea hasieratik eta, bere estiloari men egiten, geldiezina bukaera arte. Gipuzkoako kostaldeko rock taldeek badute bere sena partikularra eta, Voltaia ez da salbuespena. Batzuetan Kuraia bestetan Dut taldeen zenbait aztarna urrun entzutea nahi izan dugu riff indartsu eta erritmo sendoetan, adibidez "Ixilik Nago" eta "Ito" abestietan. Gordina eta iluna ageri da "Odisea" abestian, punketik hurbilago eta, honek kontrapuntua ematen dio diskoari, berez anitza dena. Ejekuzio bikaina du "Erortzen" diskoak eta aldaketa aberatsetekoa da. Zumaiakoen hirugarren diskoa izanda, taldeak bere modu propioa bilatu eta kontsolidatu du.
Hitzak ere ilunetik argitara doaz eta, aipatzekoa da Jon Maia bertsolariak ”Dekadentzi Ritmiko” abestiari jarritako bertso idatziak. Rock-aren lokomotora ez da inoiz geldituko, hala aldarrikatzen dute abesti honetan. Jarrera kontuak garrantzitsuak dira disko bat autoekoizten duzunean, eta DIY izpiritua dario diskoari.
Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Ion Brakamonte (gitarra) eta Pablo Sanchez (bateria) musikariek osatzen dute Voltaia. Taldekideak aspaldiko lagunak badira ere, anaitasuna baino gehiago dago Zumaiako taldearen atzean, urteak bait daramatzate musikari. Aurretik, Itaka eta Got-Ham taldeetan aritutakoak dira Unai eta Ion eta, Ionek ere Brakamonte izeneko bakarkako proiektua du.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.