Doodem
DiscosTrigger

Doodem

8 / 10
Antton Iturbe — 05-08-2024
Empresa — Forbidden Colours
Género — Experimental

Eñaut Zubizarreta aka Trigger-en txeloan, oinarritutako bigarren diskoa; edo hobe esan, “prototxeloan”, berak ezin egokiago sarritan erabiltzen duen izenpe horretan. Hala baita; bere eskutan, ohiko txeloa instrumentu bizi eta malgua bilakatzen da eta era guztietako forma ezberdinetara egokitzen da. “Doodem”, funtsean, ikerkuntza, arakatze eta espresio lantzearen torloju bira berri bat bilakatzen da. Bide horren adar berri bat, enborrari lotuta baina, aldi berean, bere berezitasuna erakutsi nahi duguna. Estreinako diskoaren ondoan, motzagoa, zuzenagoa, abesti formatu agian nabarmenagoz eraikia, ahots, saxo edota perkusio ukituetan aberatsagoa dela esango nuke, bereizgarri horiek adierazteko asmoz. Eta erabat asmatu duela esango nuke ere. Pertsonalki, hura disko bikaintzat dudan arren, “Doodem” oraindik eta borobilagoa eta gozagarriagoa iruditu zait. Ohikoagoak dituen Folk eta rock ehunduraz haratago, jazz edota afrikar kutsuko oihartzunak sumatu ditut eta ederki gozatu gainera.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.