TOC Mungiatik datorren boskotea eta bost abestiko ep batekin dator besapean, Belako taldeko Josu Ximunek grabatu eta ekoizturiko kantuek post-punkaren kitarra zorrotzak eta Manchesterrera eramaten gaituen ahots itxaropentsua zein hauskorra dute bertute goraipagarrien. “Ispilu” bezalako kantuak Joy División eta Itoiz nahasatatuz eta “Suminez” hain ingelesa zein euskalduna den malenkoniaz, esperantza dakarren lan bat borobiltzen dute.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.