Hemen berriro
DiscosSara Azurza

Hemen berriro

8 / 10
Jaione Dagdrømmer — 09-02-2023
Género — Pop

Donostiarra gaztea bada ere, are eta gazteago eman zituen lehen pausoak musikaren munduan. Iker Laurobarekin hastapenetan. Ondoren beste hainbat kolaborazio (Charlie and The Colours, Indigo, Tristan Crowley) iritsi ziren eta azkenik 2018an bere barkakako lehen EPa kaleratu zuen: “Theorein”. Popa oinarri zuten abesti lasaiak ziren. Ordutik Azurza bere lekua zein den jakiteko lanean ibili da, hainbat single kaleratuz eta artista moduan haziz. Single horiek bildu eta abesti berri batzuk gehituz Hemen Berriro lan luzea aurkeztu berri du. Pop abesti bareak ditu oinarri lan honek ere, baina soul ukituak sekula baino nabarmenagoak dira, soinu ahaltsua eskainiz.

Ez zaitez nahastu, ordea, soul hitza irakurri duzulako. Ez da disko klasikoa, soinu garaikidea du. Azurzak lotsarik gabe nahasten dizkio popari eta soulari elektronika eta funky-a. Estilo ezberdinetan eroso mugitzen da Azurzaren ahots moldagarri eta nortasunez betea. Bere bitartez askotariko emozioak islatzen dizkigu, bizitzen ari den etapa berri, bezain oparo, honen testigu bilakatuz entzulea. Ez dut dudarik, artista bikain baten loraldiaren aurrean gaude.

Oraingo honetan ere ingelesez eta euskaraz entzun genezake, baina baita frantsesez ere La Lune abesti samurrean. Behin entzunda, burutik kendu ezingo duzun Uste Ustelak abestian, Gartxot Unsainen kolaborazioa ere aurkitu genezake. Aurkezpen-kantu bikaina da, Azurzaren nortasun eta dotorezia ederki islatzen baititu. Abestiak dioen bezala “maitatzea besterik ez dago” disko hau.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.