Donostitik dator Oso Fan bikotea euskaraz abesturiko indie pop amerikarra jorratuz. K Records sigiluaren ispirituaz bustiriko sei kantu ekartzen dizkigute, Calvin Johnson-i omenaldia eta guzti, “Calvin eta Lagunak” kantuan. Giorgio Bassmatti musikari ipurterrearen eta Oriol Flores batería jolearen musikak, The Dodos edo Rural Alberta advantage burura ekartzen dizkigute bere alderik akustikoenenan. “Laino Artean” kantua da besteen gainetik azpimarragarriena.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.