Space Demo
DiscosOki Moki

Space Demo

7 / 10
Mikel Izarra — 07-06-2023
Empresa — Paulinni Records
Género — Pop

Oki Moki gurean dugun harribitxi horietako bat da. Bikote fresko eta soila, hitzaren zentzurik hoberenan: kantu motz eta itsaskorrak intrumentazio gutxirekin. Hasiera batean gitarra eta baxua erritmo kutxaz laguntzen zuten zuzenezkotan, 2017ko lehen erreferentzia freskoa "Ocean breeze" aurkezten hasi zirenean. Gaztelerazko eta inglesezko hitzak zituen lanak, eta surf eta power pop itxurazko gitarrak. Gainera, gizon eta emakumezko ahotsen tartekaketak abestiok leku ezberdinetara eramateko parada ematen zuen.

Aritzek berak grabatu zuen lehen erreferentzia hura, eta gutxinaka, isilpeka baina etenik gabe kontzertuak ematen hasi ziren, eta baita zuk zeuk egizu mertxa banatzen ere. 2020an, ordea, Aritzek grabatutako "Working Class Pop" luzea londresera bidali zuten masterizatzera, eta pausu argia eman zuten. Gordintasunera, alde batetik, edizio zabalagora bestetik (Flexi Discos, AUA, XcementerioX...) eta baita hedabideetan gehiago agertzera. Gainera, bateria gehitu zuten zuzenezkoetarako, proiektuak gorputz osoa hartuta.

Bada, lehen LP arrakastatsua eta hiru urtera, bigarrena iada iragarrita, EP digital laburra argitaratu dute, portada xumearekin. "Space Demo" ko lau kantetan patxada hartu dute. Parentesi moduko bat, arnasa hartzeko, edo beste edonon sartzen ez ziren experimentazio edo frogak argitaratuta uzteko. Abesti guztiek dute erantzita „II“, bigarren bertsio bezalako bat izan daitezkeelaren seinale. Getariarrek inoiz ez dute zailtasunik izan DIY moduan mertxandaisinga edo edizioak argitaratzeko, eta oraingoan ere kasete soil baina ederrean argitaratu dute.

Instrumentazioa aldatuz (sinteak, delay analogiko kilikariak, erritmo kutxak) hiru abesti euskaraz eta bat gazteleraz: lo kanta moduak, erreflexiboak, azkenengo batean ohiko erritmo arinagoa errekuperatuz. Ziurrenik zuzenean joko ez diren kantak, baina beste era askotan kontsumitu daitezkenak: nagusiaren aurrean lana egiten dugula disimulatuz, kirola egin eta gerorako, edo eguneko azken ordutan plazer txiki bat emateko. Punkak ere xamurtasuna esan nahi duelako!

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.