lore ta laban
DiscosNakar

lore ta laban

7 / 10
Iñigo Basaguren-Duarte — 01-02-2024
Género — Post punk

«Anai-arrebak, zeintzuk dira zuen benetako nahiak? Kafetegian eserita egotea, begirada urrun, hutsik, aspertuta, zaporerik ez duen kafe bat edaten edo, agian, kafetegia lehertarazi edo honi su eman?». Honela zioen Angry Brigade talde situazionistaren zortzigarren komunikatuak. Nakar taldekoek euren buruari galdera berdina egin diotela ematen du. Erantzuna, bere lehen lan luzean aurkituko duzue.

Izenburutik hasita, taldearen aurkezpen lanak dualitatea du ezaugarri nagusitzat. Horrela, bederatzi abestietan zehar hondakinak eta edertasuna, apatia eta amorrua, iluntasuna eta argia aurkituko ditugu. Joku honetan eroso daude taldekideak, bi ahoko labana malgutasunez erabiliz. Post- eta synth-punkaren arteko oreka ere nabarmentzekoa da, dantza- zein ernegatze-momentuak eskeiniz, gaur egungo bizitzaren hiltasun sentsazioari, hedonia depresiboari, labanaren edozein aurpegirekin aurre egiteko. Batzuetan lore eta besteetan laban.

Lan honen abestiek soinu banda egokia eskeintzen diete gure hirietan zehar ematen ditugun ibilbideei. Jolaserako eta gozamenerako lekurik ez dago gure kaleetan. Jada ez dugu gure lurraldea ezagutzen. Guztia zaigu arrotz, bortitz. Hiri-ikuspegi honen kartografoak balira bezala, zehatz aztertu dute mapa eta bruxismoak lagundutako gure pausuei erritmoa markatzen diete kantuotan. Esperantzarako lekua dago, baina, aurretik aipatutako momento argitsu eta dantzagarrietan. Hondakinak eskuan hartuz zerbait berria eraikitzeko esperantza.

Nakarrekoek ez dute zaporerik gabeko kafe gehiagorik nahi. Ez dute bizitza lanean edo kontsumitzen eman nahi. Hondakin eta laban erdoilduen artean, loreak hazten ikusi nahi dituzte. Eta zuk, asperdura aurpegiaz kafetegian eserita jarraituko duzu?

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.