Maraca Diablo
DiscosMaraca Diablo

Maraca Diablo

8 / 10
Iñigo Basaguren-Duarte — 30-06-2022
Empresa — Egilea editore
Género — Rock

Bakardadearen aurkako antidotoa da Maraca Diablo. Hasteko, pandemia garaian bakarkako proiektua izatetik boskote izatera mutatu zuelako Ina Iriondoren (Munlet) proiektu pertsonalak. Hasiera batean Inaren galaxia pertsonala isladatzen bazuen ere, orain partaide guztien ekarpenek unibertso aberats eta eklektiko bat atondu dute, Big Bang-aren estandak egin bezala, hutsa zegoen lekuan eremu oparo bat sortuz.

“Huts”, horrela du izena bederatzi abestietatik lehenak, zeinetan taldearen amalgama musikal osoa erakusten duten. Lozorrotik esnatzearen sentsazioa dugu lehen akorde eta hotsekin, abestiak gitarraren riff baten laguntzaz aireratzen den arte. Hortik aurrera inolako mugarik gabe leku urrunetara bidaiatuko dugu. Horretarako Western tankerako gitarrak, tarte onirikoak, folk kutsuko abestiak, ahots erritualistiko-tribalak, flamenko ikutuak eta guitarra rockeroak izango ditugu bidaide. Hitzetan, musikarekin bezala, erregistro ugari aurkituko ditugu: iluntasuna eta argia; bizitza eta heriotza; beldurrak eta ametsak.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.