Inkontzientean txertaturik ditugun hainbat estilo eta influentzia maisuki jasotzen ditu Liher laukoteak bigarren diskoan. “Aldaketa” nabaria da aurreko lanarekin alderatuz eta zuzenean han-hemenka ikusteko aukera izango dugula dirudi.
Lide Hernandoren kantuetatik sortu zen Liher eta hori baino askoz gehiago bihurtu da bigarren disko honetan. Stonerrera jotzen duten 11 jaso bildu dituzte “Tenpluak erre” diskoan, baina rock etiketapean bildu daitezkeen kolore guztiak bere gain hartu dituzte. Hori bai, ez espero lelo errazik edota lehenengoan ulertzen den sekuentziarik. Eta noski, Lideren ahotsak protagonista izaten jarraitzen du disko berri honetan ere, kantuetako elementu guztiak koherentziaz josiz.
Hitzek ere aipamen berezia merezi dute: kritika zorrotza adierazten dute, gordintasuna nagusi delarik. Stoner, grunge, blues doinuak, dena rock galbahetik pasatuta. Interesgarri datoz, ibilbide koherentearekin eta etorkizun oparoa dute aurretik.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.