Larry Bird saskibaloi jokalari mitikoa oso trebea zen hirukoak sartzen. Oraingoan ordea izen bereko talde bizkaitarra da hiruko on bat sartzen duena. “3 abesti” da EP honen titulua eta euskaraz abestutako indie pop doinuen desertuan barneratzen dira kantu horien laguntza bakarrarekin. Giro berezi bat lortzen dute (“Berua, zerua”), epika ere agertzen da (“Galapagoak”) eta detaileak ere ez dira falta “Inoiz” kantuan.
Alvaro Barrriuso (gitarra) Asier Goikoetxea (gitarra eta ahotsak) Claudio Pavan (bateria) eta Xabier Doncel (baxua) dira taldekideak eta lan hau Deustuko El Tigre estudioan grabatu zuten, We are Standard taldeko Jon Agirrezabalagaren ekoizpenarekin eta Xabier Egiaren laguntza teknikoarekin. Hiru abesti hauetan argi ikusten da Asierren abesteko modua eta gitarren jokuak direla Larry Bird taldearen zigilua, beste proposamen batzutatik bereizten duena.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.