Halaxe bataiatu dute KYXO urnietarrak, azken EP laburrari. Hiru kantuz osatuta eta hamar minutuko iraupenarekin; "Uda", "Zirka" eta "Hartza" abestiak aurkezten dizkigute. "Lifecore" filosofiari huts egin gabe, egunerokotasunari buruz hitz egiten digute berriz ere.
2023-ko apirilean grabatuta, berritasunekin datoz. Bai diska berria, bai taldearen resestrukturazioa ikusi dezakegu. Aldi honetan, Eneko baterian dugu, Imanol ahotsetan, eta Julen Bosch baxujole bezala gehitzen da “line up”-era. Aurreko diskekin konparatuta, “autotune”-dun ahots deigarriak albo batera utzita, beti maitasunari buruz hitz egiten, erritmo oso dantzagarri eta frexkoekin jolasten dute orain. Abeslariaren aldaketa baita, abestiei beste estilo bat ematen dio konposaketari. Experimentuak egiten dituzte soinuekin, baina beti beraien esentzia galdu gabe. Lehenengo abestian, “Uda-n, ”“Ez dakit zer duten, zure begi eta ahotsa… Baina zoratzen naute” entzun dezakegu estribilloan. Maitemintzen hasten zaren momentu horretaz hitz egiten digu. Bigarrena, “Zirka”, maitasunari buruz hitz egiten digu baita, baina aldi honetan sentimendu tristetan begia jartzen, alde ilun horretaz hitz egiten. Ahots urratuarekin, "Berriz hutsetik asi behar" eta “Zenbat denbora pasa behar den zurekin itzultzeko" esaldiak esaten ditu bihotz minarekin.
Azkenik, "Hartzan”, hirugarren kantak, banaketari buruz hitz egiten digu, ihes egin duen ex-bikote bati buruz hitz egiten du, ez azalpenik, ez mezurik utzi diona, baina berak "Itzuli nahi duzu, ni jada ez naiz hemen" esaten dio prozesua pasa eta gero. Antzemanez, hiru abesti hauekin, amodioaren efimerotasunari buruz hitz egiten digute; bai maitemintzen zaren momentuaz, hausteko momentuaz, baita sentimenduak albo batera uzten direnean eta momentu txar horiek geroz eta argiago ikusten duzunetaz. Beste diskekin konparatuta, ahotsa oso moldatua dago abesten duenaren arabera, maiteminduta dagoen momentuan lasaiago abesten du, eta gutxinaka, mina sortzen joaten denean, gehio oihukatzen hasten da. Min edo maitasun hori sentitu dezakegu abestiaren arabera. Hau da, bizitza prozesu bat islatuta dago hamar minututan bakarrik baina nahikoa da entzule guztiak identifikatuak sentitzeko eta sentimendu guzti horiek izateko diska erreproduzitzerakoan.
Diska, Zestoako Gaztain Estudioan grabatu dute (Eraso!, Etxekalte, Bulego, Sofa...) eta Eñaut Gaztainagaren eskutik (Ezpalak, Grises...) argitaratu da. Rock-a ardatza eta maitasunari egindako keinu txikia da, guztiz ere.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.