Agoor
DiscosKyxo

Agoor

7 / 10
Mikel Izarra — 28-09-2020
Género — Rock

Urnietako talde berria dugu Kyxo. Talde berria edo supertaldea esan genezake, gipuzkoako euskal selekzio moduko bat. Izan ere taldekideak hainbat taldeetan jo izan dute, hala nola Pinotxeten, Sad Nigiri (aka, rip Sad Mirri) trap proiektuan eta beste hainbat zorokeritan, Mogambok ahalbidetzen duen beste kar kar. Gu, noski, Donostiko eszenaz arro eta ase. Gipuzkarrek beti izan dute estilo eta eduki aldetik askatazun osoz jokatzeko ausartasuna, eta txalotzekoa da bertan proiektu oso serio eta garaikideak ateratzea, eta baita ere zikin eta bortitzenak. Esan moduan, oraingo honetan proiektu oso garaikide eta modernoa dakar boskote honek, baina umorea baztertu gabe.

Kyxo 'kaixo`ahoskatzen da, noski. Eta diska, "Agoor", agur noski bebai. Egia esan, lana entzun eta gero ez ditut hitz horiek beste era batetan idatziko. Ardatz sendo eta eraginkor bat badu ere, denetik dago lau habesti hauetan: dream popa, melodia itsaskorrak, punka, atmosferak, habiadura... eta batez ere, epikotasuna. Lehen entzunaldi batean gehien harritzen gaituena dudarik gabe produkzioa da. Abestiak bi kitarra, bateria, baxua eta sintetizadorarekin jantzita daude, baina estudioan (Eclectic Studios, Xabi Villenarekin) oso ondo landuak daude, eta oso era originalean gainera. Ahotsen produkzioa ere oso originala da, autotunea eta bestelako efektuak lantzen, hemen gutxitan egin den bezala, eta hare gutxiago rock munduan (Gartxot Unsainen eskua izan da errudun). Letretan ere mami asko dago, gaur egungo kontuak, watsapekoak eta abar. "Igandetan" abestian moduan, larunbateko bajoiaren ostean zeren ostiaren zain zauden galdezka sofan botata dana trapu bat eginda. Edo "Gora beheran", haiku moduko letra soil eta naif batek osatua.

Berba batean lan koloretsua dela esango nuke, eta hori egun arrakasta haundia da. Iada lau abesti hauetatik hiru bideo atera dituzte, estetika oso kontuan hartuz: amateur, lofi eta apropiazionista hortik hasita, abestiei mesede haundia egiten dielarik, promo argazki sinpatikoen moduan. Kontzertu pare bat eman badute ere, egoera honetan zuzenean ikusteko irrika aseko dugu bitartean horiekin, ea taula gainekoa goiz heltzen den. Entzun, arinago pasako zaizu eta.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.