Azpisugeak
DiscosKaskezur

Azpisugeak

8 / 10
Xabier Doncel — 06-04-2017
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Gitarra bat, bestea… konturatu orduko baxua eta bateria agertzen dira eta laneko mahai gaineko teklatua utzi eta alegiazko bateria jotzen ari zara. Hori gertatu da. Izan ere, horrela hasi zen Kaskezurren laugarren diskoaren lehen entzunaldia niretzat. “Olatua” kantuak zaldi gainean darama entzulea, baina “Beti Berdin”, “Dena argi ikusi nuen” edo “Azpisugeak” diskoari izena ematen dion kantua ez dira atzean gelditzen. Hori bai, azken hiru kantuetan moteltzen joaten erabaki dute. Nire ama eskandalizatzeko nahikoa, baina erritmoa jaitsi eta diskoa beste aldarte batekin ixteko nahikoa.

Badira aurreko diskoetatik berriak diren hainbat elementu, tartean bi taldekide. Hala eta guztiz ere, elementu berritzaileena ekoizpenetik dator: Ibai Gogortzak lan bikaina egin du, osagai bakoitza bere lekuan jarriz. Gitarrek primerako atmosfera sortzen dituzte , bateriak eta baxuak sekulako presentzia dute eta ahotsak gidari lanak egiten ditu.

Gauzak argi izan behar dira noise-aren klasikoen (Sonic Youth, Superchunk eta (garai bateko) Los Planetas) ondarea hartu eta 90eko euskal erreferenteekin (Beti Mugan, Ama Say, Dut…) modu koherentean batzeko eta gaurkotzeko. Harrigarriena ez baita elementu guzti horiek elkartzea, nahasketa hori zentzuduna izatea baizik.

Guzti hau esanda, irrikitan gaude kantu hauekin zuzenean gozatzeko, iruditzen baitzaigu taula gainean hartuko dutela eskatzen duten dimentsioa.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.