Iaquin Vahu
DiscosIbon Rg

Iaquin Vahu

8 / 10
Antton Iturbe — 14-06-2024
Empresa — Repetidor
Género — Experimental

Bernat Etxeparek estreinakoz plazaratu eta 500 urte geroago, IbonRG-k doinua jarri die «Lingua Vasconum Primitiae» CD-liburuan haren olerkiei, Itxaro Borda idazlearen laguntzaz moldatu eta gero. Neurri, helmen eta edertasun izugarrizko obra baten aurrean sentitu naiz lehen unetik .

2019ko “Hil zara” diskoarekin ireki zuen ahots espresibitatearen ikerketa pertsonal horren pauso berri bat dela esan daitekeen arren, ez da agian hori ikuspegi egokiena. Motz, erabat motz gelditzen dela iruditzen zait. Inoiz baino aberastasun, anbizio eta fintasun handiagoz bait dator Ibon hemen. Alde batetik kolaboratzaileen zerrenda izugarria dela (hala nola Enrike Hurtado, Garazi Navas, Miguel A. García, Verde Prato, Maite Arroitajauregi ‘Mursego’, Matías Riquelme, Fernando Ulzión, SusanaRG, Ane Arana edo Paralux baitira haien artean) eta bestetik kantu bakoitzaren grabaketarako kontu handiz aukeratutako molde eta lokalizazio ezberdinak (Bilbo, Duzunaritze, Eiheralarreko eliza…) direla, maitasun eta debozio handiz egindako lana dela erakusten dute. Baina ez da hori gakoa. Guztiaren gainetik Ibonen berezko talentu eta bisioa nagusitzen baita.

Chicagoko AACM elkarteko kideek sortu zuten Great Black Music kontzeptuaren pareko “euskaldun musika handi” baten ametsa sumatzen dut bere doinuen erraietan. Gehiegizkoa? Baliteke, baina era honetako obra erraldoiek hitz erraldoiak (eta zintzoak) eskatzen dizkidate. Maisulana.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.