Ezpalak
DiscosEzpalak

Ezpalak

7 / 10
Asier Goiko — 16-04-2019
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Ezpalak talde gipuzkoarrak Grises edo Voltaia bezalako taldeetako kide batzuek osatzen dute eta bere lehen diska dakarte mahai gainera. Eñaut Gaztañagak grabatu eta produzitutako bederatzi kantu hauetan 90. Hamarkadako rock alternatibo eta post grunge taldeekiko maitasuna isladatzen dute guztiz, eta rock-ez jantziriko kantu hauek pop-punkaren urgentzia daukate. Diska “Atarian” kantuakin zabaltzen da Smashing Pumpkins en guitarrak burura ekarriz eta haiek zeukaten zarataren ertza faltan bota erazten didate, ahotsa zahurgarria zein apurtuak lan ona egiten du dualitate hortan, hardkorearen abiadura gehitzen zaio nahasketa honi eta ez dago batere gaizki.
"Ertza" kantuan Alice in Chains-en ahots jokoekin jolasten dute, eta gizakiaren txikitasuna naturaren aurrean adierazten dute hitzekin. Diska osoan zehar My Vitriol, My bloody valentine “Ezer esateko” edo Ash datoz burura. Kitarrek chorus eta flanger usaina dakarte kantu gehienetan garai hortan egiten zen eran eta oinarri erritmikoak indar haundia daukate minutu guztietan. Orokorrean lan nabarmena da eta taulagainean ikusteko irrikan lagatzen duena.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.