Erosen Heriotzak 
DiscosBirkit

Erosen Heriotzak 

7 / 10
Jaione Dagdrømmer — 01-11-2024
Empresa — Mukuru
Género — Rock

Zuen disko kutunenetan pentsatzean, horietako zenbat dira alaiak? Aldiz, ziur minetik sortutako disko bikain ugari datozkizula burura. Bada, gehitu Birkiten azken hau zure bildumara.

Lan kontzeptual honetan, izenburutik hasita, heriotzak leku pribilegiatua du. Doluaz, maitasun erreal eta idealizatuez eta kontraste horiek sortzen dizkiguten disonantziez dihardu oraingoan Birkite Alonsok. “Aitaren heriotzatik eta minbizi-arriskuaren esperientzia pertsonaletik abiatutako odisea” dela irakur genezake bere aurkezpen testuan.

Musikaren bitartez mina besarkatu eta ezinegon guztien aurrean jarri da gasteiztarra. Gitarra geruza ugarirekin, pasarte pausatu eta ilunak eratu ditu. Igaro dituen emozio ezberdinak ederki islatzen ditu lau abestiz osatutako EPan. "Philia", eta antzeko kantuek, entzulea harrapatzeko gaitasuna dute, ezinegon aditiboa sortuz. Izan ere, musikazaleok masokistatik apur bat badugu, eta honelako lan gordinei ezin diegu entzungor egin.

Entzun litezkeen rock doinuak, beharbada, ez dakarte ezer berririk; baina erraietatik zuzenean, ia apaindurarik gabe sortu diren abestiak dira, eta hori bai dela benetan berritzailea. Horregatik da Birkiten musika errepikaezina da, abesti indartsuen bitartez, zaurgarri agertzeko ahalmena duelako. Batzuetan, halabeharra onartzea besterik ez da geratzen eta honelako soinu bandarekin errazagoa da.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.