emen
DiscosBirkit

emen

7 / 10
Antton Iturbe — 02-05-2018
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Zentzu askoetan ohikoak eta aski ezagunak dirudite Birkite Alonsoren ibilbidea eta erreferentziak. Eroann edo Red Carmine moduko (post-noise)-rock taldeetan aritu ondoren bakarkako lehen disko bat plazaratzea erabaki du. Horretarako, folk-rock aldera joaz zimurrak pittin bat lisatu eta intimotasun handiagoko giroetan murgildu da, iada klitxe eroso eta atsegin bilakatzen ari den formatu bat aukeratuz. Baina, kontuz! Itxurakeririk gabe, Birkit-en doinuek benetan koska eta min egiteko gaitasuna eta erosotasunaren geruza babesleak gaindituz barrurago ukitzeko ahalmena dute. Bai bere hitzak bai Joseba Sarrionandiarenak edo The Cure-ko Robert Smith-enak erabiltzen baditu ere, abestiak bereak egiten ditu. Uneren batetan interpretazioaren intentsitatea pittin bat gehiegizkoa izan daitekeen arren, zintzotasun osoaren ondorio dela esango nuke. Birkit-ek abesti guztiak bereak eta ez beste inorrenak ezin dutela izan sentiarazten digu. The Cure-n moduko kantu ezagun baten kasuan meritu handiko gauza dela deritzot, eta agian bertan, bertsio guztiz pertsonal horretan, kokatzen da disko bikain honen gailurra, gainera. Zentzurik onenean musika serioa da hau. Eta ederra oso.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.