Hardcore musikak azken urteotan gorakada nabaria izan duela ukaezina da. Adibide ugarien artean, nabarmendu daitezke (“mainstream” mailan behintzat, lurrazpia ezagutu nahi izanez gero, hate5six edo 197 Media YouTube-ko kanalak dira abiapunturik aproposenak) Turnstile-n hiru izendapenak Grammy sarietarako edo duela gutxiko Knocked Loose-n kontzertua Coachella-n, festibala ankaz gora jarriz Billie Eilish eskenatokian lekuko zutela. Ikuspegiarekin ikusita, No Regret taldea beraien garaia baino lehenago jaio zirelaren topikora jo daiteke. Gasteiz-en sortuak, boskoteak bi diska argitaratu zituen (“Damurik Ez” eta “Eres Polvo”) 2020an agur esan zuten arte. Zazpi urtez molde adierazgarri baten trinko murgilduta egon ondoren, denboraldi bat igarotzen uztea erabaki zuten, soinu pertsonalago baten bilaketan musika landuagoa jorratzeko asmoarekin. Banandu eta urtebete geroago, aurkezten zaizkigu Bayou La Batre, “Argilun” EPa medio.
Arreta deitu didan lehen gauza hizkuntza da. Beraien herrikide diren Giante bezala, euskera bitxikeri bat izatetik, igorle bakarra izatera iragan da, bidean beraien nortasuna sendotu eta finkatuz. Melodia atzean utzita, beraien hardcoreak ilunera jotzen du VIBORA garaikideen antzera, metalcore eta rock ikutuekin Underoath edo Every Time I Die erara, beraien pareko ekoizpenaren babespean. Soinu bortitz hauxe lortzeko, Kollapse Studio-etan sartu ziren, Iván Ferro (Ictus, Khmer) maisuak bost abesti hauek ostiko bihurtu zitzan. Denetarik horien artean, hasierako “Altiplanoko Labana”-n Anestesia aztarnak edo ta aurrerapen kantua izan zen “Neandertala”-ren metalcore hutsa topatu ditzakegu, “Harriak Begirik Ez” 2step dantzatzen ari garela Naizroxa oroimenera dakarren bitartean, “Ni Ta Sua” ta bere madrilgo Crossed laukotearen kutsuko bortxakeriak amaierara garamala, “Zalantzak Dantzan” asmo adierazpenarekin bukatzeko. Emaitza: lasaitasun tarteen argi arrakalak biolentziaz josirik uzkurtzen zaituzten mehatxuzko hamabost minutu.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.