Adur
DiscosAdur

Adur

6 / 10
Mikel Izarra — 24-06-2024
Empresa — Ático Stereo
Género — Punk

Head Holes talde rockeroaren erdiak sortutako mitosi bidezko erreprodukzioa, Adurrek harridura sortuko du euskal kulturari buruzko erreferentziaz eta egungo rave eta punk soinuaz betetako zintan argitaratu duen lehen erreferentziarekin. Taldean rock gordina jorratzen duten arren, oraingoan estatikotasunetik at jarioari jarraitu eta likidotasuna aukeratu dute Xabi eta Naroa taldekideek. Azken finean, mugarik gabe sortzea eta gaur egungo erreferente eta teknikak erabiliz: ordenagailua, soinu digitalak, ahotsaren modifikazioa, collagea eta post internet berrerabilpena.

Gitarra elektrikoak, 808ak eta autotuneak elkarrekin bizi dira bikotearen lan kaotiko honetan. Xabik eta Naroak ez dute mugarik jarri amalgama itsaskor hau osatzerakoan. Neurrigabekeria eta distortsioa, baina baita zati melodikoagoak eta dantzagarriagoak ere, sei kortetan. "Deitzen nauen hura"k dakarren riff gitarrero punkiak aurkezpen gisa egiten du minutu ta erdiko korte adierazgarrian, non argi ikusi daitekeen ahots melodiko eta anabasaren arteko oreka. Sintez ezin hobeto atondutako alboka samplerra du hurrengoak. Basoetako arbasoen zaintzapean eroso, "Sutan".

Erritmo kutxak eta giro raveroa hasieratik nabariak badira ere, "Tartalo"n helduko dira sinte zoroak eta ahots sample zoroak. Laugarren abestiari, ordez 90ko pop punk adurra dario. Bai, ondo entzun duzu. Gogoratu Kautaren melodia itsaskorrak eta gaurkotu autotune eta giro epikoaz. Epic balad check: "Ezkutatu". Lehen singlea hementxe aurkeztu zuten bideoklip eta guzti: "Azeri boda". Bikainki aukeratutako aurrerapen kanta honek diskoak dakarren guztia biltzen du: elektronika, garrasiak, punka...joder, azkenean argi utziko dut ez? Denetik eta ondo egina du lehen lan honek. Zerbait faltan? Noski, ereserki finala: "Itsoak urak handi".

Gainera, Crystalmine Burgoseko zigiluak merezitako deskantzua hartu baino lehen, tartetxo bat egin eta kasete politean argitaratu du. Atico Stereoren laguntzarekin ere uda honetan zehar taulagainean ikusi ahalko ditugu. Etzazu denbora galdu hurrengo kontzertua agendan sartzen eta korri kaseteen bila, gutxi daude eta! Entzuten duten guztiak harrituko dituzte, eta batez ere, gehiagorako eta zuzenerako gogoekin utzi.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.